XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Unitatea

Pastixa zaparrada egon zenean...

Senar-emazteak oso pertsona desberdinak izan daitezkeela ez da gauza berria.

Baina istorio honetako bikotearen osaketa zaila da ulertzea.

Jon memeloak, inork ez daki nola, emakume azkar batekin ezkontzea lortu zuen.

Bikote ederra ematen zuen hark, bata hain memeloa eta bestea, berriz, hain azkarra.

Dena dela, Jonek ez zeukana Mariak gainez zeukan.

Hala pentsatzen omen zuten inguruko baserritarrek.

Jonek, beste gauzarik egin ezinik, egunero ardiak larratzera eraman ohi zituen.

Egun batean, etxerako bidean, bazter batean diru-zorro bat urrezko txanponez beterik aurkitu zuen.

Zabaldu bezain laster, Jon oihuka hasi zen:

- Hau zortea nirea! Begira zenbat kategabeko domina!

Etxera itzuli eta emazteari esan zion: - Begira zure senar handiak larrean aurkitutakoa! Begira zenbat kategabeko domina!

Mariak, oso azkarra izanik, axolarik gabe zorroa hartu eta urrezko txanponei begira esan zion: - Bai, kategabeko dominak dira, baina ez dute balio, katerik jarri ezin zaielako.

Arratsalde hartan, pastixak egiten ihardun zuen Mariak.

Asko eta asko egin ondoren, teilatura igo eta tximiniatik behera bota zituen.

Jon memeloa sutondoan zegoelarik, pastixa-zaparrada hark harriturik, ahalik eta pastixa gehien hartuz, eskuak bete-beterik emazteari oihuka hasi zitzaion.

- Maria, Maria! Begira, pastixa-zaparrada!

Maria teilatutik jaitsi zen eta senarrari nahi zuen beste jaten utzi zion.

Geroxeago ikuilura joan zen eta maindire zuri bat zabaldu zuen eta astoaren alde batean eta bestean kandelak jarri zituen.

Bueltan, senarrari astoari jaten emateko agindu zion.

Jon, ikuiluan sartu eta astoa kandelen artean ikustean korrika atera zen oihuka: